XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ediliren eta Alderdiaren artean zer gertatzen ari zen galdetu nion.
Etxegarai eta Idoeta zirela arazo erantzun zidan.
Baina ez zidan esan garbi zer zuten bi horien kontra.
Nik Ajuriagerrarengana jo beharko nuela adierazi nionean, Ajuriagerra berezi samarra zela eta Lucio Artetxerengana joateko esan zidan.
Joan nintzaion Santanderreko herriska batera
Beste behin urretxuar eta eibartar batek deitu ninduten, Elorrion elkartu ginen, eta esan zidaten Etxegarai eta Idoeta bota egin behar nituela handik:
Hori zen giroa, eta ni hor nenbilen orekak egiten. 1967-68 ingurua izango zen.
Leopoldo Zugaza ere beti gauza bera errepikatzen ari zitzaidan:
Ez nion kasurik egiten.
Inori ez nion kasurik egiten.
Inoiz nitaz baliatu ziren
Nik garbi jokatzen nuen, ez nuen politikaz hitz egiten inorekin.
Eta ahal zen gutxiena jakiten nuen, ez nuen galdetzen hau nor zen eta bestea zertan zebilen, ez nintzen sartzen ezertan, eta horrek lasaitasun bat ematen zidan.
Horrek ez du esan nahi konpromiso guztietatik libratzen nintzenik.
Azkenean nola konpondu zenuten Idoeta eta Etxegarairen gai hori?
Etxegarairekin argi eta garbi hitz egin nuen, eta berak utzi zuen.
Beste nahaspila batzuek zituen bere aldetik.
Baina arazo hori etorri orduko Edilikoa galdua zegoen.
Gauza bata egin edo bestea egin hori zuzentzerik ez zegoen.
Giro horren erdian, Ediliko Ezpeletak esan zidan Ajuriagerrarengana joan beharko genuela, konpondu egin behar genuela.
Ez nuen joan nahi